BEKA DEIALDIA ZAHARTZAROAN ETA MENPEKOTSUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEN ZAINTZA LANAK AZTERTZEKO
Bekak helburu du aipatutako egoeran dauden pertsonen zaintza zerbitzuak genero ikuspegitik ezagutu eta aztertzea. Era berean, hautagaiek, uztailaren 18a bitarte aurkeztu ahal izango dituzte euren proiektuak eta irabazleak, 6 hilabeteko epea izango du bere proposamena aurrera eramateko
Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak ikerketa beka bat jarri du martxan. Beka honek helburu du zahartzaroan eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei Zumaian eskaintzan zaizkien zaintza lanak nolakoak diren ezagutu eta aztertzea, modu honetara, lan hauen inguruko ezagutza integrala lortzeko eta etorkizunera begira, erronkak hauteman eta zumaiarren bizimodua hobetzeko.
Bekaren diru laguntza 6.700€koa izango da eta honen bitartez, hautagaiek, aipatutako egoeran dauden pertsonen zaintza zerbitzua genero ikuspegitik aztertzeaz gain, Zumaiako egungo zainketa lanen gizarte antolaketa ezagutu eta aztertu beharko dituzte: nork burutzen dituen zaintza lan hauek eta zergatik, zein baliabide erabiltzen diren, zaintzaileen ezaugarriak, lan baldintzak, formazioa…
Hautagaiek, uztailaren 18a bitarte aurkeztu ahal izango dituzte euren proiektuak eta irabazleak, 6 hilabeteko epea izango du bere proposamena aurrera eramateko.
Proiektua aurkezteko baldintza eta betebeharren inguruko informazio gehiago eranskinean topatuko dituzu.
Informazio guztia hemen (PDF).



