Zaintzaileei atseden emateko aldi baterako egonaldietarako izen emateko epea zabalik da
Familia kide zaintzaileari atsedena emateko bere zaintzaile zereginetan, edo zaintzailerik ez izateagatik larrialdi egoerei erantzun bat emateko asmoz sortu zen aldi baterako egonaldien programa. Aurten ere abiatu da, eta eskabideak aurkezteko izen emate epea zabaldu da. Uztail, abuztu eta irailerako eskabideak onartzeko azken egunak honako hauek izangodira: Uztailerako egonaldiak: maiatzak 16 (ostirala); abuzturako egonaldietarako: maiatzak 30 (ostirala); eta, irailerako egonaldiak: ekainak 13 (ostirala). Plaza kopurua mugatua denez, epe horietatik kanpo jasotzen diren eskabideei, hutsik geratu diren plazen arabera eta horien profilaren arabera erantzungo zaie. Eskaerak edo informazio gehiago: Gizarte Zerbitzu departamentuan, Branka, Aizkorri, 4. Tel. 943-862200.



