Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirila bitartean Brankan
Emakume zaintzaileei zuzendutako ikastaroa izango da eta helburu du zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea
“Zaindu, geure burua zaintzen”, lelopean, emakume zaintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak Berdintasun Foroarekin elkarlanean.
Aipatu ikastaro hori otsaila eta apirila bitartean egingo da Brankan eta guztiz doakoa izango da. Guztira 2 orduko 8 saio egingo dira, guztiak gazteleraz eta helburu izango dute zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egitea, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatzea eta zaintzaile diren lagunen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea.
Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eus helbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan.
Ikastaro egun eta ordutegia:
- Otsailak 21 eta 28
- Martxoak 7, 14, 21
- Apirilak 11, 18, 25
Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Hizlaria Kontxi Lopez Soria izango da, gizarte hezkuntzan diplomatua eta emakumeentzako jabetze eskoletan formatzailea.



