Zakarrontzi berriak jarri ditu Udalak
Herriko bost kokagunetan jarri dituzte edukiontziak eta birziklapenerakoak izango dira.
Birziklatzeko zakarrontzi berriak jarri ditu Udalak herriko zonalde desberdinetan. Kokagune bakoitzean birziklapenerako hiru edukiontzi jarri dituzte, plastikoarena, paperarena eta beirarena. Kokaguneak, berriz, honakoak dira: Marianton, Aita Mari, eta Arrangoletako haurren parkeak, Eusebio Gurrutxaga enparantza eta Basadiko haurren parkea.
Erabilpen egokirako deia
Udalak zakarrontzi berriak erabiltzeko dei egin die herritarrei. Izan ere, joan den hilabeteetan zikinkeria asko utzi da lurrean botata, batez ere Basadiko jolastoki berrian. Hori dela eta, eta zakarrontzi berriak egon badaudenez, erabilpen egokia egitera deitu nahi ditu Udalak herritarrak.



