Zakarrontzi berriak jarriko ditu Udalak herriko zenbait gunetan

2010/01/21

Basadiko haurren parkeak izan duen arrakasta ikusita, Udalak bertan kokatuko ditu edukiontzietako batzuk eta aldi berean, herritarrei horiek erabiltzeko deia luzatu die.

 

Birziklatzeko zakarrontzi berriak jarriko ditu Udalak herriko zonalde desberdinetan. Denera, 15 edukiontzi jarriko dira bost gune desberdinetan eta papera, plastikoa eta beirarentzakoak izango dira.

Basadi kalean egokitu berri den haurren parkeak izandako arrakasta ikusita, Udalak bertan kokatuko ditu edukiontzietako batzuk. Lehendik ere bazeuden zakarrontziak haurren jolastoki berrian, baina orain birziklatzekoak gehituko zaizkie lehengoei.

 

Erabilpen egokirako deia

Horrekin batera, Udalak horiek erabiltzeko deia egin nahi die herritarrei. Izan ere, azken asteotan zikinkeria asko utzi du jendeak lurrean botata Basadiko jolastokian eta zakarrontziak egon badaudenez, erabilpen egokia egitera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Andoni Etxaniz Hirigintza eta Ingurumen zinegotziaren hitzetan, "guztion gozamenerako ederra geratu da jolastokia; orain, ederra manten dezagun".