Zakila Birako argazkiak webgune honetan deskargatu daitezke

2009/10/07

Arnaitz Rubio, Juan Luis Romatet eta Gorka Zabaleta argazkilariek ateratako argazkiak Udalaren webgune honetan ikusi daitezke. Horrez gain, nahi duenak argazkia tamainu handian deskargatzeko aukera izango du.

 

Joan den larunbatean jokatu zen Zumaian XIII. Zakila Bira lasterketa. Inoiz baino korrikalari gehiagok parte hartu du aurtengo proban, 800 lagunetik gora izan dira. Horien artean, David Martin eta Claudia Behobide izan ziren garaileak.

Zakila Birako irudiekin argazki bilduma osatu dugu Udalaren webgune honetan. Arnaitz Rubio, Juan Luis Romatet eta Gorka Zabaleta argazkilariek ateratako argazkiak dira. Berrehun argazkitik gora aurkituko dituzu eta nahi duenak argazkia deskargatzeko aukera izango du webgune honetan.

Argazki galeriara joateko klikatu hemen.