Zakila biran izen emateko epea zabalik dago

2010/08/12

Urriaren 2an jokatuko da proba, eta www.kirolproba.com atariaren bidez soilik eman daiteke izena.

 

Zakila Biraren XIV. edizioa egingo da urriaren 2an, 17:00etan hasita. Eta aurten, internet bidez, kirolprobak.com atariaren bidez bakarrik eman ahalko da izena aurrez. Egunean bertan, berriz, leku librerik gelditzen bada soilik eman ahalko da izena. 

Aurtengoan, beste berrikuntza bat ere badago. Izan ere antolakuntzaren txipa eta txip horia, norberarena, erabil daitezke lasterketan. Izen ematerako garaian, hori ere kontuan izango da, eta horrela, norberaren txiparekin parte hartzeko 9 euro ordaindu beharko da (proba eguna baino lehen izena emanez gero). Alokatutako txipa edo antolatzaileak utzitako txipa erabili nahi duenak, berriz, 11 euro ordaindu beharko ditu. Egunean bertan izena ematen duenak 12 eta 15 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.

Iaz bezala, aurten ere 850 dortsal izango dira salgai proba horretarako. 20 kilometrok osatuko dute ibilbidea. Zumaiako Erribera kaletik aterako dira korrikalariak eta Arroa, Iraeta, Aizarnazabal eta Oikia igaro beharko dituzte, gero, berriz ere Erribera kalera itzultzeko, han egongo baita helmuga.