Zakila biran izena emateko azken asteak
Urriaren 1ean, 17:00etatik aurrera jokatuko da proba. Aurreko egunean, irailaren 30ean bukatuko da proban izena emateko epea.
4Urriaren 1ean jokatuko da Zakila Biraren XV. edizioa, eta, beraz, izen emateko epea ere gero eta gertuago dago. Irailaren 30a izango da izen emateko azken eguna. Lasterketan parte hartu nahi duen orok www.kirolproba.com webgunearen bidez egin beharko du inskripzioa. Lasterketaren inguruko informazioa ere webgune honetan bertan aurki daiteke.
Lasterketa urriaren 1ean jokatuko da, 17:00etatik aurrera, eta lasterkariak 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute helmugara sartu aurretik.



