Zaldi lasterketarik ez da izango aurten, Itzurun hondartzaren egoera dela eta
Repetizioetan jokatzekoa zen lasterketa bi astez atzeratu zen, baina hondartzaren egoera ez da askorik aldatu. Aurten ez da zaldi lasterketarik izango Itzurunen.
Santelmoetako repetizioetan egitekoa zen zaldi lasterketa maiatzaren 3ra atzeratu bazen ere, aurten ez da zaldi lasterketarik izango Itzurunen. Izan ere, duela bi astetik ez da hondartzaren egoera askorik aldatu: itsasoak hondar pixka bat ekarri du, baina oraindik ere agerian dira brankadak, eta harriz beteta jarraitzen du itsasertzak.
Zaldi lasterkariek eta ikusleek 2027ko santelmoetara arte itxaron beharko dute, beraz, Itzurungo lasterketaz gozatzeko.



