Zamalkadarako laguntza behar da
Txepetxa elkarteak zamalkada ez zuela antolatuko jakin ostean, Zumaiako Udala, herritarrekin elkarlanean hasi zen gabonetako ekintza antolatzeko lanetan. Jendea ari da dena antolatzeko lanak aurrera eramaten. Egunerako bertarako, urtarrilaren 5erako,ordea, oraindik jendea falta da. Hamar bat lagun behar dira bidea zaintzeko eta beste bost danborrak jotzeko gutxigora behera. egun horretan 16:30etatik aurrera antolatuko litzateke guztia. Animatu, eta lagundu egun horretan dena ongi irten dadin! Interesdunek kultura sailarekin jarri beharko dute harremanetan (Alondegitik pasatuz, 943-861056 telefonora deituz edo kultura@zumaiakoudala.net helbidera idatziz).



