Zapatuan jokatuko da Zumaiako XLI. Herri Lasterketa

2026/03/04

Adinen arabera banatutako txandatan egingo dute saltaka parte hartzaileek. 17:00etan abiatuko dira helduak, Eusebio Gurrutxaga plazatik.

Guztia prest da larunbatean jokatuko den Zumaiako XLI. Herri Lasterketarako. Aurreko edizioetan bezala, parte hartzaileek adinaren arabera banatutako txandatan egingo dute saltaka, Eusebio Gurrutxaga plazatik edo Saregile plazatik abiatuta. Kimuak izango dira lasterka egiten lehenak, eta 17:00etan abiatuko dira helduak. 

Ondorengoak dira lasterketen ordutegiak:

  • 15:45ean kimuak (2014-2015 urteetan jaioak): 1.050m.
  • 16:10ean infantilak (2012-2013): 2.100m.
  • 16:10ean kadeteak (2010-2011): 2.100m.
  • 16:30ean benjaminak 2016-2017): 250m.
  • 16:35ean aurre benjaminak 2018-2019): 250m. 
  • 16:40ean haur kategorien sari banaketa.
  • 17:00etan helduak: 10.200m eta 5.600m.
  • 18:15ean helduen sari banaketa.

Helduen kasuan, 10.200 metroko lasterketan parte hartzeko, 13,75 euro ordaindu beharko dira, eta lasterketa laburrean parte hartzeko, 11,65 euro. Ibilbideen eta izen-ematearen inguruko informazio guztia kronoak.com webgunean kontsulta daiteke. 

Aldaketak eragingo ditu trafikoan

Lasterketa dela eta, zenbait aldaketa izango dira inguruko errepideetako trafikoan. Herritik ateratzeko edo sartzeko ezin izango dute ibilgailuek Axular ibiltokia erabili. Jadarre, Bonbillobekoa, Bonbillogoikoa, Bidabe azpia eta Bidezarreta kaleko bizilagunek, ordea, Axularretik irteteko aukera izango dute Patxita Etxezarreta aldera.