Zarauzko triatloia dela-eta bidea moztuta izango da larunbatean

2011/06/09

Zumaia eta Zarautz bitarteko bidea, besteak beste, itxita izango da 15:00etatik 19:00ak arte. Hala ere, 18:00etatik aurrera bide asko irekitzen hasiko dira.

Datorren larunbatean, ekainaren 11n, Zarauzko Triatloia jokatuko da. Zarauzko Triatloia: BH Zarauzko Triatloia 2011. Txirrindularitza-proba aldatu egin da, parte hartuko duten 700 triatleten segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, trafikoarentzako zirkuitua itxita izango da. Beraz, errepidea moztuta egongo da, Zarautz, Getaria eta Zumaia artean 15:00 – 19:00 bitartean. Hala ere, 18:00etatik aurrera bide asko irekitzen hasiko dira.

Zirkuituan sartzeko baimena antolakuntzak baimendutako eta akreditazioa emandako ibilgailuek, zerbitzu publiko minimoek eta larrialdietako ibilgailuek bakarrik izango dute. Ondorengoak dira moztuko diren errepide zatiak:

· N-634: Zarautz eta Zumaia artean.

· GI-2633 Zarautz eta Iraeta artean, Meagako gainetik pasata.

· GI-3391: Getaria – Garateko gaina – Meaga.

 

Froga Getariako hondartzan hasiko da: 14:45ean (emakumezkoak) eta 15:00etan (gizonezkoak).

Lurraldebusen zerbitzu minimoak izango dira Zumaia eta Zarautz artean (ordutegiak: autobusak, trenak), orduero, 15:00etatik hasita. Informazio gehiago: www.zarauzkotriatloia.com

Aldez aurretik eskatzen dizuegu barkamena, eragindako eragozpenengatik.