Zarauzko triatloia dela-eta, larunbatean 15:00etatik 17:30etara itxita izango da Zumaia eta Zarautz arteko joaneko noranzkoa
Datorren larunbatean, ekainak 12, Zarauzko triatloia izanago da. Hori dela-eta 15:00etatik 17:30ak ingurura arte itxita izango da Zumaia eta Zarautz arteko kostako bideko errail bat; Zumaiatik Zarautzera joatekoa. Beraz, ordu horretan Zumaiatik Zarautzera joateko Meagasetik edo autopistatik egin beharko da. Zarautzetik Zumaiara etortzeko erraila irekita izango da.



