Zarauzko Triatloiak aldaketak eragingo ditu inguruko errepideetako trafikoan

2026/06/11

Zapatuan, 14:00-18:35ak bitartean Zarauzko Triatloiak trafiko aldaketa nabarmenak eragingo ditu Zumaia inguruan ere.

Zarauzko Triatloia dela eta, larunbat arratsaldean trafikoan hainbat aldaketa eta murrizketa izango dira Zumaia inguruan. Kirol probak errepide sarean izango duen eragina dela medio, 14:00etatik 18:15era bitartean honako neurriak izango dira indarrean:

  • Zumaiara sartzeko, AP-8an Zarautzen irten, eta kostako errepidea erabili beharko da.
  • Zumaiatik irteteko, kostako errepidea itxita egongo da. Horrenbestez, Zarautzera joateko AP-8 autobidea erabili beharko da.
  • Kostako errepidearen ordez autobidea erabiltzen dutenek ez dute bidesaria ordaindu beharko.
  • Estazio aldera joateko, zabalik egongo den bide bakarra Aitzuri pilotalekutik igaro eta saihesbidearen azpitik doana izango da.

Herritarrei aldez aurretik bidaiak planifikatzea eta trafiko-seinaleek zein antolakuntzak emandako jarraibideak errespetatzea gomendatzen zaie.