Udal berriaren osaketa zehaztu zen plenoan
Atzo, uztailak 9, osteguna, kargu hartze ondorengo lehenengo plenoa egin zen 18:00etan hasita. Agintaldi berrian 7 batzorde izango dira abian, eta batzorde horiek nortzuk osatuko dituzten, erakundeetan Udalak izango dituen ordezkariak, eta hautetsien liberazioen berri eman zen, besteak beste.
EAJ: Oier Korta Esnal
Ordezkoa: Marikruz Alvarez Aparicio
EHBildu: Alex Oliden Antia
Ordezkoa: Arritxu Iribar Egaña
Socialistan Vascos/ Euskal Sozialistak: Arritxu Marañon
2. Batzorde informatibo iraunkorren eraketa eta osaketaren berri eman zen. Legegintzaldi berrian 7 batzorde izango dira abian.
- Partaidetza, Gazteria, Euskara, Hezkuntza eta ekonomia sustapena
Batzordeburua: Xabier Garmendia
Partaideak: Kristina Vicente, Nerea Eizagirre, Arritxu Iribar eta Arritxu Marañon. Ordezkoak: Gotzon Embil eta Alex Oliden
- Gizarte zerbitzuak, Berdintasuna eta Etorkinak
Batzordeburua: Kristina Vicente
Partaideak: Oier Korta, Alex Oliden, Nerea Eizagirre eta Arritxu Marañon. Ordezkoak: Ion Iraola eta Ione Mugerza
- Kirolak
Batzordeburua: Gotzon Embil
Partaideak: Jon Iraola, Arritxu Iribar, Josu Arrieta eta Arritxu Marañon
Ordezkoak: Kristina Vicente eta Ione Mugerza
- Kultura, Turismoa eta Merkataritza
Batzordeburua: Jon Iraola
Partaideak: Xabier Garmendia, Ione Mugerza, Joseba Azpiazu eta Arritxu Marañon
Ordezkoak: Gotzon Embil eta Arritxu Iribar
- Ogasuna eta Pertsonala
Batzordeburua: Marikruz Alvarez
Partaideak: Gotzon Embil, Joseba Azpiazu, Alex Oliden eta Arritxu Marañon
Ordezkoak: Oier Korta eta Josu Arrieta
- Hirigintza, Ingurumena, Obrak eta Zerbitzuak eta Udaltzaingoa
Batzordeburua: Oier Korta
Partaideak: Jon Iraola, Josu Arriate, Alex Oliden eta Arritxu Marañon
Ordezkoak: Marikruz Alvarez eta Joseba Azpiazu
- Kontu Berezien Batzordea
Batzordeburua: Marikruz Alvarez
Partaideak: Gotzon Embil, Joseba Azpiazu, Alex Oliden eta Arritxu Marañon
Ordezkoak: Oier Korta eta Josu Arrieta
3. Alkateak hartutako erabakien berri eman zen
3.1. Alkateordeen izendapenak:
1. Marikruz Alvarez
2. Gotzon Embil
3. Jon Iraola
4. Xabier Garmendia
3.2. Tokiko Gobernu Batzarraren kideak eta maiztasuna: Marikruz Alvarez, Gotzon Embil, Jon Iraola, Xabier Garmendia. Maiztasunari dagokionez, hileko 2. eta 4. asteazkenetan 15:00etan bilduko da.
4. Udal plenoaren batzarraldietarako maiztasunaren berri eman zen.
Hileko azken ostegunean egingo dira Ohiko plenoak, 18:00etatik aurrera.
5. Udalbatzako ordezkarien izendapena Udalak ordezkatua egon behar duen era guztietako organo kolegiatuetarako.
Urola Kosta Udal Elkartea: Oler Korta, Arritxu Marañon eta Alex Oliden
San Juan Egoitza: Jon Iraola, Gotzon Embil, Alex Oliden, Nerea Eizagirre eta Arritxu Marañon
Musika Patronatua: Jon Iraola, Gotzon Embil, Ione Mugertza, Joseba Azpiazu eta Arritxu Marañon
Zumaiako Kirol Portua: Jon Iraola, Gotzon Embil, Josu Arrieta, Alex Oliden eta Arritxu Marañon
Kirol Patronatua: Jon Iraola, Gotzon Embil, Arritxu Iribar, Josu Arrieta eta Arritxu Marañon
6. Hautetsien ordainketak
Hiru liberatu izango dira Udalean lanean. Oier Korta Alkatea lanaldi osoan arituko da lanean, eta 28. maila izango du. Urteko soldata gordina 54. 897 eurokoa izango du. Jon Iraola eta Gotzon Embil lanaldi erdiz izango dira liberatuta udaletxean. 19. maila izango dute, eta 20.511 euroko soldata gordina izango dute urtean.
Talde politikoen ekarpen eta zinegotzien dieten banaketari dagokionez, aurreko berdinekin segitzea erabaki dute, momentuz. Hala ere, gaia ogasun batzordean lantzeko proposamena egin dute.
Alderdi bakoitzak 302,72 euro/hileko
Zinegotziek 168,18 euro /hileko
Informazio batzordeetara eta udalbatzetara joateagatik 75,68 euro/zinegotziko/hileko
Gobernu Batzordera joateagatik 50,45 euro/hileko
Bozeramailetza 50,45 euro/hileko
Batzodeburu izateagatik 235,45 euro/hileko
Azken puntu horretan bozketan, Udal Gobernuak proposatutakoaren alde botatu zuten EAJk (5, zinegotzi bat falta zen) eta Euskal Sozialistak (1). Kontra botatu zuen EH Bilduk (6). Alkatearen kalitatezko botoarekin onartu zen.



