Zenbat euskara erabiltzen dugu Zumaiako kaleetan?
Astelehenean, urriak 29, 18:00etan, Alondegian azken Zumaian eginiko azken euskara kale erabilera neurketaren inguruko datuak eta ondorioak aurkeztuko dituzte
Zumaiako Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean euskararen kale erabilerako neurketak egiten dute, 5 urtean behin egin ohi den bezala. tuzte. Azken neurketaren ondorioak aterata dituzte, eta jasotako datuen aurkezpena urriaren 29an, 18:00etan Alondegian egingo da.
Bost urtetik behin egiten dira neurketak herriz herri, azkena 2011ko udazkenean egin da eta aurrekoa berriz, 2006an. Neurketa egiteko sistema behaketa izaten da eta kaleko elkarrizketak zein hizkuntzatan izaten diren jasotzen da.
Datuen aurkezpena Belen Uranga Soziolinguistika klusterreko teknikariak egingo du. Zumaiarra denez, gainera, inplikazio bikoitza dauka kasu honetan, profesionala eta pertsonala ere bai neurri batean.
Zumaiako kaleetan duela 10 urte baino gehiago edo gutxiago hitz egiten da euskaraz? Herriko zein aldetan hitz egiten da gehien euskaraz? Eta gutxien?
Eta adinari erreparatuta, nork hitz egiten du euskaraz gehien kalean? Gazteek? Helduek?...
Horien eta beste galdera askoren erantzunak emateaz gainera bilakararen ondorioak atera eta norantz goazen zertzelada batzuk ematen ere saiatuko da Belen asteleheneko saioan.



