Zer egin dezakete herritarrek errefuxiatuen harreran?
Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eudelek era koordinatuan errefuxiatuak hartzeko informazioa jakinarazi nahi die herritarrei. Horretarako, azken asteotan hainbat kartel jarri ditu informazio lagungarriarekin.
Etxea libre izan eta errefuxiatuak bertan jasotzeko prest dauden pertsonak, Alokabiderekin jar daitezke harremanetan:
Telefonoa: 944 044 708
E-posta: gipuzkoa@alokabide.eus.
Elikagaiak emateko prest dauden pertsonak Elikagaien Bankuarekin jarri daitezke harremanetan:
Telefonoa: 943 49 37 96 ( Oiartzun) // 943 76 21 90 (Bergara)
Webgunea: www.bancoalimentosgipuzkoa.org.
Erakundez kanpoko elkarteetan lagunduta ere lagun diezaiokezu errefuxiatuei.
Bi aukera dituzu:
- CEAR (www.cear-euskadi.org / 944 248 844)
- Gurutze Gorria (945 222 222 / www.cruzroja.es)



