Zesta punta eta esku pilota partidak izango dira Aitzurin datozen egunetan
Zumaia Jai Alai Master Series jaialdiko finalak izango dira San Telmo egunez, apirilak 13. Erkiaga-Lopez eta Gogenola-Watkins bikoteak neurtuko dira Aitzuri pilotalekuan. Bezperan, buruz buruko esku pilota txapelketako final laurdena ikusi ahal izango da Zumaian: Elordi eta Gabirondo, Salaberria eta Martijaren aurka.
Datozen egunetan pilota partida ikusgarriak izango dira Aitzuri pilotalekuan. San Telmo jaien barruan, bi hitzordu izango dituzte zumaiarrek, hain zuzen: igandean, apirilaren 12an, buruz buruko esku pilota txapelketako final laurdena izango da, 17:15ean hasita. Elordik eta Gabirondok osatutako bikoteak Salaberria eta Martija izango ditu aurkari. A serieko partida bat ere jokatuko da: Jaka, Darioren aurka. Sarrerak entradasfronton.com helbidean eskura daitezke, eta 30 eta 35 euro artean balio dute.
Lopezen agurra, San Telmo egunez
San Telmo egunez, berriz, Zumaia Jai Alai Master Serieseko finalak izango dira leku berean, eta bi zumaiar ikusi ahal izango dira kantxan, 18:00etatik aurrera. Frida Watkins Elaia Gogenolarekin arituko da, Ihart Arakistain eta Maialen Aldazabalen aurka. Eta gizonezkoetan, Imanol Lopez Aritz Erkiagarekin, Jean-Dominique Olharan eta Unai Lekerikaren aurka. Lopezen azken partida profesionala izango da, gainera, San Telmo egunekoa. Jaialdi horretarako sarrerak eramanjaialai.com webgunean eros daitezke, 20 euroan.



