Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da maiatzaren 6an

2015/04/15

09:00etatik 14:00etara bitartean egingo dira azterketak, eta dagoeneko hartu daiteke txanda udaltzaingoan.

Ziklomotorra duten zumaiarrek ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) herrian bertan egiteko aukera izango dute aurten ere. Maiatzaren 6an izango dira azterketak, 09:00etatik 14:00etara, estazioan udal brigadak duen biltegian. Txanda hartzeko aukera dago dagoeneko, udaltzaingoan. 

Udaltzaingoak gogorarazi du lehen matrikulaziotik hiru urte betetako ziklomotorrek derrigorrez pasa behar dutela azterketa teknikoa. 

Azterketa teknikoa egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala (ez kopia), zirkulatzeko baimena, derrigorrezko asegurua eta jabearen NAN. Ordaindu beharrekoa, berriz, 27,05 euro da.