Ziklomotorren IAT azterketa maiatzaren 7an egin ahal izango da Zumaian

2019/04/26

Azterketa Estazioko industria gunean dagoen brigadaren pabilioian egingo da goizeko 09:00etatik 14:00ak arte eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan.

Datorren maiatzaren 7an, ziklomotorren jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote motorrari Estazioko industria gunean dagoen brigadaren pabilioian. Ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00ak bitartekoa izango da eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan.

Horrez gain, azterketa egin ahal izateko honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  • Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez)
  • Zirkulazio-baimena
  • Derrigorrezko asegurua
  • Titularraren NAN zenbakia

Azterketaren prezioa 28,17€koa izango da.