Zorionak Iñaki Osa Goikoetxeari
Zumaiako Udalak munduko txapela zortzigarren aldiz irabazteagatik zoriondu nahi du.
Atzo Iñaki Osa Goikoetxea zumaiar zesta-punta jokalariak zortzigarren aldiz irabazi zuen Munduko Bakarkako Txapela. Gasteizen, Mikel Egigureni 30-19 irabazi ostean jantzi zuen txapela.
Zumaiako Udalak zorionik beroena eman nahi dio Iñaki Osa Goikoetxeari lortutako garaipenagatik, Zumaiarentzat ere garaipen handia baita lortutakoa. Osa Goikoetxeari merezitako omenaldia egin nahi dio Zumaiako Udalak, baina Zumaiako Pilota Elkartearekin adostu ostean egingo da.
Bitartean, goza dezala lortutakoa Goikoetxeak.



