Zumaia eta Durangoko klarinete ikasleek elkartruke kontzertua eskainiko dute bihar Durangon

2019/02/26

Bihar, otsailak 27, arratsaldeko 18:30ean izango da, Durangoko Kurutzesantu Museoan

“Bartolome Ertzilla” Durangoko Kontserbatorioa eta Musika Eskola, eta Zumaiako Musika eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen baitan, kontzertua eskainiko dute, bihar, otsailak 27, arratsaldeko 18:30ean, Durangoko Kurutzesantu Museoan.