Zumaia-Gipuzkoa 2010 “proiektu aitzindaria” aurkeztu zuten ostiralean Zumaiako kirol portuan

2010/03/16

Erregearen Kopa irabaztea izango da belaontziaren helburua.

 

Zumaia-Gipuzkoa 2010 proiektua aurkeztu zuten joan den ostiralean Zumaiako kirol portuan. “Zumaia-Gipuzkoa 2010 proiektua aitzindaria izango da, Euskadin orain artean ez delako egon goi mailan lehiatzeko moduko belaontzirik”, azaldu zuten aurkezpen ekitaldian.

Pablo Tudurik zuzentzen du eskifaia eta dituzten erronken artean, “Erregearen Kopa irabaztea” izango dutela nagusi aipatu zuen. Proiektua Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute. Eskifaiarekin batera, ekitaldian izan ziren Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalaga, Aldundiko Kirol Zuzendari Iñaki Ugarteburu eta Naroa Agirre kirolaria.

 

Zumaia-Gipuzkoa_bela2