Zumaia hobeto ezagutzeko itsas ondarean barrena ibilbidea
Maiatzaren 1ean egingo da lehen aldiz bixita gidatua (gazteleraz), jai eguna izanik bisitariei zuzenduta egingo da batik bat. Hala ere, epe motzean bisita hori euskaraz egiteko aukera ere izango da, eta herritarrentzat ere oso interesgarria izango da, Zumaiaren istorio ezkutuak ezagutzeko.
Maiatzaren 1etik aurrera, bisita gidatu berria egiteko aukera izango da Zumaian. Ibilbide berri honen bidez. Kantauri itsasoan uretan harat-honat ibili diren merkatari, pirata eta kortsarioen historia aberatsaren berri emango da eta Zumaiako itsas ondare aberatsaren berri eskainiko da. Alde Zaharrean zeharreko ibilaldi kulturalak bitxikeria, kuriositate eta istorio harrigarri ugari eskainiko ditu bisitak, eta merkatari-familia handien bizitzaren eta garaiko jauregien nondik norakoen berri jakiteko ere aukera bikaina izango da.
Informazio gehiago eta erreserbak: www.geoparkea.com



