Zumaia Lantzen udaletxean da

2010/02/04

Aurrerantzean herrian bertan izango dituzte herritarrek erakundearen bulegoak. Udaletxeko 2. solairuan kokatu dituzte Zumaia Lantzenen bulegoak eta telefono berria, berriz, 943 143415 izango da.

 

Joan den urteaz geroztik abiatutako prozesuaren ondotik, Zumaia Lantzenen bulegoak udaletxean bertan aurkitzen dira dagoeneko. Joan den otsailean erabaki zuen erakunde horren Administrazio Kontseiluak kudeaketa eredua aldatzea, eta hala, Udalaren menpeko organo hau ez du jada enpresa pribatu batek gestionatzen.

Hori ahalbidetzeko lehenengo urratsak eman dira dagoeneko. Izan ere, erakundea kudeatzeko zuzeneko bi langile kontratatu dira, gerentea eta finantza arduraduna. Izaera sozialeko etxebizitza promozio berriak sustatuko dituzte orain Zumaia Lantzenen arduradun berriek.

 

Telefono berria

Aurrerantzean herrian bertan izango dituzte herritarrek Zumaia Lantzenen bulegoak eta ez herritik kanpo, orain arte bezala. Horrekin batera, telefono berria izango du erakundeak. Honakoa izango da aurrerantzean Zumaia Lantzenen telefonoa: 943143415.