Zumaia Lantzenek administrari teknikaria behar du aldi baterako
6 hilabeteko lana izango dela aurreikusten da, baina beste zenbait hilabetez luza daiteke. Curriculumak aurkezteko azken eguna urriaren 21a (osteguna), izango da.
Zumaia Lantzenek administrari teknikari baten beharra du. Lana aldi baterako izango da; hasiera batean, 6 hilabeterako, baina zenbait hilabetez luza daiteke. Honakoak dira beharreko lanak:
- Sozietatearen administrazioa eta kontabilitatea
- Aurrekontuen lanketa, gauzatzea eta egiaztapena.
- Gastu zein diru-sarreren bideragarritasunaren analisi eta ikerketak.
- Kudeaketa administratiboa.
- Bankuekin hipoteken negoziazioan aritzea.
Lanpostu horretarako betebeharreko ezinbesteko baldintzak, berriz, honakoak dira:
- Enpresa zientzien alorreko diplomatura gutxienez izatea.
- Euskara menperatzea. EGA edo baliokideak diren tituluen ziurtagirien bitartez egiaztatu behar da.
- Kontabilitate programen erabilera, mailegu zein BEZaren kudeaketan eta fakturen kudeaketan eskarmentua izatea beharrezkoa da.
Curriculum-ak aurkezteko azken eguna urriaren 21-a izango da, eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: seleccion@lks.es (Erref. ZL2011)



