Zumaia txartelaren arrakasta familien artean

2010/04/14

Zumaiako familien %42ak du dagoeneko Merkatari Elkarteko leialtasun txartela. Zerbitzu honen bidez, herritarrek deskontu eta promozio interesgarriak lortu ditzakete proiektuari lotuta dauden denda eta komertzioetan.

 

Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteak leialtasun txartela martxan jarri zuen egunetik, gero eta familia gehiagok eskuratu dute txartela. Hala nola, txartela duten familia kopurua % 42ra iritsi da martxoan.

Zumaian bertan, leialtasun txartelaren bidez deskontu eta promozio interesgarriak lortu daitezke txartelaren proiektuari erantsita dauden denda eta komertzio bakoitzean. Aipatzekoa da, jadanik, 100 denda direla txartela erabiltzeko aukera eskaintzen dutenak.
Otsailean zehar bi pertsonentzako 10 afari oparitu ziren. Apirila eta Maiatza bitartean, berriz, % 5-eko deskontua lortu daiteke txartela erabiltzen den bakoitzean.

Gune komertzial sendoa helburu

Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkartearen helburuetako bat Zumaian gune komertzial sendoa lortzea da. Martxan jarri dugun leialtasun txartela helburu hori lortu ahal izateko pausu garrantzitsu bat da.

Txartela Rural Kutxan dohainik eskuratu daiteke. Txartelaren bidez egindako erosketak 3 hilabetetan ordaintzeko aukera duzu inongo interesik gabe.