Zumaia zientziaren bilgune

2009/06/02

Gaur (ekainak 2, asteartea) zientziari lotuta ekitaldi bat ospatu da Zumaiako udaletxean. 2008ko maiatzaren 8tik 10era bitartean egin zen Internacional Worshop on Magnetic Wires kongresuko aktak entregatu dizkiete Udalari.

 

Zumaian ospatu zen Internacional Worshop on Magnetic Wires (IWMW) kongresuko aktak Alemaniako ‘Phsica Status Solidi’ zientzia aldizkari sonatuan argitaratu ostean, kongesuko antolatzaileak Zumaiako Udalari akta horien kopia bat entregatzera etorri dira gaur.

IWMW 2008ko maiatzaren 8tik 10era bitartean ospatu zen Zumaian eta mundu guztitik etorri ziren magnetismoan aditu diren zientzialari ugari. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu zuen kongresua, eta gaurko ekitaldian eskerrak eman dizkiote Zumaiako Udalari aukera hori eskaintzeagatik.

Hurrengo kongresua 2010ean egingo dute, Turkian.