Zumaiak doako wifi publikoa izango du Europar Batasuneko diru-laguntza bati esker

2019/01/16

WiFi4EU programarako eskaera egin zuen Udalak eta abenduan jaso zuen eskaera onartu zenaren jakinarazpena. Orain, eskaera berretsi da eta 18 hilabeteko epean wifi publikoa izango du Zumaiak. WiFi4EU, Europar Batasuneko ekimenak, espazio publikoetan, hau da, parke, plaza, eraikin ofizial, liburutegi,osasun zentro edota museoetan, herritarren wifirako sarbidea bultzatzen du.

Zumaiako Udalak, wifi4EU programaren baitan, espazio publikoan wifia jartzeko Europako diru-laguntza lerrorako eskaera egin zuen eta abenduan jakinarazi zitzaion aipatu eskaera onartua izan zela. Geroztik, egin beharreko izapideak egin dira eta Udalak diru-laguntza berretsi denaren jakinarazpena jaso du. Orain, Udalak, 18 hilabeteko epea dauka wifi publikoaren instalazioa burutzeko, horretarako baimenduta dagoen enpresa baten bidez.

WiFi4EU, Europar Batasuneko ekimenak, espazio publikoetan, hau da, parke, plaza, eraikin ofizial, liburutegi,osasun zentro edota museoetan, herritarren wifirako sarbidea bultzatzen du eta horretarako diru-laguntzak eskaintzen dizkie Europako udalerriei.

Beraz, hilabete batzuen buruan, Zumaiako gune batzuek doako wifia edukitzea aurreikusten da eta zumaiarrek zerbitzu berri hori gozatzeko aukera izango dute Udalak landu beharreko proiektuan zehaztuko den guneetan. Herritar gehien ibiltzen diren guneak lehenetsiko dira, zerbitzua ahalik eta zumaiar gehienek gozatu ahal izateko.