Zumaiako 30 komertziok 'Merkalitatea Q ziurtagiria' jasoko dute
Etengabe hobetzen joateko dinamikaren baitan, Zumaiako Merkatari Elkarteak kalitatearen inguruko irizpideak sustatu ditu elkarteko kideen artean.
Zumaiako 30 komertziok euren bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzen dietela adierazteko ‘Merkalitatea Q ziurtagiria’ jasoko dute. Ziurtagiri hau eskainitako begikortasun, irekitasun eta konfidantzarengatik ezaugarritzen da eta urrats bat gorago kokatzen dira Zilarrezko eta Urrezko Q ziurtagiriak.
Ziurtagiria ateratzeko prozesua guztiz finantzatuko dute bi eragilek; Eusko Jaurlaritzaren Industria, Komertzio eta Turismoko sailak %80an, eta Euskaldendak eragileak %20an.
Oraindik garaiz elkartean sartzeko
Merkatari Elkarteko aholkulari den Maider Izagirrek azaldu duenez, "oraindik elkarteko kide ez diren herriko merkatariak oraindik garaiz daude elkartean sartzeko".



