Zumaiako Alkoholiko Anonimoen elkarteak hitzaldia eskainiko du bere 25.urteurrenaren harira
Maiatzaren 13an, 19:00etan izango da hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan.
Zumaiako Alkoholiko Anonimoen ‘Arritokieta’ elkarteak 25 urte daramatza herrian lanean eta urteurren hori aitzakia hartuta, hitzaldia eskainiko dute datorren ostegunean (maiatzaren 13an).
Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentutik azaldu dutenez, “urte hauetan guztietan lan isila baina handia egin dute ‘Arritokieta’ elkartekoek gure artean. Beraiek zer egiten duten eta alkoholismo arazoa dagoenean zer lan egiten duten azaltzeko asmoarekin eskainiko dute orain hitzaldia”.
Hizketaldian, Alkoholiko Anonimoak eta Al-Anoneko (alkoholikoen senideak) Elkarteko kideek beren esperientzia alkoholarekin nolakoa izan den azalduko dute. Horrekin batera, herrian bertan eskaintzen dituzten zerbitzuen berri ere emango dute eta ildo horretatik dei egin diete herritarrei hitzaldian parte hartzera: “gure egunerokotasunean, familian, lagun artean, lanean eta gizartean alkoholak duen eragina dela eta, parte hartzera animatzen zaituztegu”.
Ostegunean, 19:00etan hasiko da hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan.



