ZUMAIAKO ANITZEN SAREA (deialdia)
Datorren asteartean, otsailak 23, arratsaldeko 18:00etan ANITZEN SAREAren bilera ospatuko dugu Alondegian.
2015 urtea amaitzear zela, Zumaiako herrian elkarbizitza eta aniztasunari lotutako zenbait ekitaldi antolatu ziren; hala nola, BIZILAGUNAK ekimena edo Siriar errefuxiatuen egoeraren gainean gogoeta egiteko bilkurak. Egindako lanari jarraipena emateko, otsailak 23ko lan saioan HARRERA PROTOKOLOEN inguruko gogoeta egingo dugu:
- Zer da Harrera Protokolo bat?
- Harrera Protokolo ezberdinen azalpena (Lasarte-Oria, Donostia, Orereta…)
- Beharrezkoa al da Zumaian Harrera Protokolo bat? Zertan lagundu dezake? Egingarria da?
Bestetik, aipatu ekitaldiak eta agenda arazoak medio, Zumaiako ANIZTASUN TOPAKETAK atzeratzea erabaki zen. Astearteko lan saioan Topaketen inguruko proposamen berri bat aurkeztuko da, ekainera bitarteko aukerazko egutegi baten batera.
Zuen ekarpena garrantzitsua bezain ezinbestekoa izango delarik, bertan parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu.



