Zumaiako Berdintasun Mapa osotzeko saioak egingo dira urrian
Zumaiako Udalak denentzat erosoa eta egokia den Zumaia eraiki nahi du, eta hori herriko espazio publikoan aditu diren herritarrekin egin nahi du. Bide horretan, urrian, hainbat bilera egingo dira Zumaiako Berdintasun Mapa osatzeko.
Prozesu horrek bi helburu ditu; alde batetik, hirigintzako lanetan genero ikuspegia txertatzea, eta, bestetik, guztion hartean, herritarren eguneroko bizitza erdigunean jarriko duen mapa kolektiboa osatzea.
Mapa hori herriko kolektibo desberdinekin egingo diren bileren bidez osatuko da.
Urriaren 16an adinekoekin egingo da lehen saioa 10:30etatik aurrera Beheko Plazako Hogarren. Mapa osatzeko bi saio egingo dira emakumeekin, urriaren 19 eta 26an, 18:00etan Alondegian. Eta bukatzeko, gizonekin egingo da azken bilera, urriaren 28an 18:00etan Alondegian hori ere.
Hilabete horretan ikastetxeetan ere gaiaren inguruko lanketak egingo dira haur eta gaztetxoek ere badutelako zeresana.



