Zumaiako Bildu, EAJ-PNV eta Aralar Udal taldeen ohar bateratua

2014/06/05

Gure Esku Dago ekimenaren inguruan, ohar bateratua atera dute BIldu, EAJ-PNV eta Aralar udal taldeek.

Ohar honen bidez, Zumaiako BILDU, EAJ-PNV  eta ARALAReko udal ordezkariak zumaiar guztiengana zuzentzen gara, gure arteko erabateko adostasunez honakoa adierazteko:

  • - Euskal Herria Nazioa dela
  • - Euskal Herriak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela
  • - Herritarron garaia dela

 

Horregatik, GURE ESKU DAGO taldeak antolatu duen Giza kateari gure sostengua ematen diogu. Halaber, herritarrak animatu nahi ditugu igande honetan, ekainaren 8an, parte har dezaten Durango eta Iruñearen arteko Giza kate horretan, Herri bezala dagokigun erabakitzeko eskubide demokratikoa aldarrikatzeko.

 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiako Gure Esku Dago taldeari, siglen gainetik eta pentsaera anitzetako herritarrak batuz lan asko egin baitute ekainaren 8ko ekimena prestatzeko.

Igandean Ezkio-Itsason ikusiko garelakoan,

                                     Zumaiako BILDU, EAJ-PNV eta ARALAR