Zumaiako Emakumeen Etxearen proiektuaren harira, bigarren saio irekia egingo da datorren asteartean

2018/10/19

Aipatu saioa arratsaldeko 18:15ean egingo da Alondegian. Helburua da Emakumeen Etxearen definizioa herritarrekin batera osatzea: kokalekua, funtzionamendua, kudeaketa…

Zumaiako Berdintasunerako II. Planak eta Plan Estrategikoak jasotakoari jarraiki, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak elkarlanean dihardute Zumaiako lehen Emakumeen Etxea eraikitzeko.

Bide horretan, ordea, aipatu biek ezinbestekotzat jo dute Emakumearen Etxearen definizioa osatzeko herritarrak prozesuan inplikatzea eta horretarako proposamenak jasotzeko saio irekiak antolatu dituzte.

Lehen saioa joan den irailaren 25ean egingo zen eta datorren asteartean, bigarrena egingo da  arratsaldeko 18:15ean Alondegian.

Helburua da herritarrekin batera, Emakumearen Etxearen definizioa osatzea.