Zumaiako erromesen aterpetxeak ateak itxi ditu datorren urtera arte

2019/10/17
Aste Santura bitartean itxita egongo da erromesen aterpetxea, azken urteetan bezala. Irekiera data zumaia.eus orrialdearen turismo atalean zehaztuko da, jakin bezain pronto.

Aurten ere Gipuzkoak Donejakue Bide Lagunen elkartea izan da kudeaketaren arduraduna eta martxoaren 24tik urriaren 15a arte egon da irekita. Aste Santuen bueltan irekiko da berriro ere. Data zehatza web orrialde honetako Turismoa atalean jakinaraziko da.