Zumaiako euskararen historia soziala aztertzeko beka eskuratzeko eskabideak aurkezteko azken egunak

2018/04/19

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute eta interesdunek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko.

Euskara izanik gure altxor eta ondare kuttun zein baliotsuenetako bat, 2018ra begira hainbat ekimen bultzatu ditu Zumaiako Udalak gure hizkuntza eta haren erabilera babestu eta sustatzeko.

Bide horretan, oraingoan Zumaiako euskararen historia soziala aztertzeko ikerketa beka jarri nahi du abian. Aipatu bekak 1766 eta 1966 urte bitarteko epea izango du aztergai eta helburua da herriko euskararen historia sozialari lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako prestatzea.

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute eta interesdunek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eskabideak Zumaiako udaletxean aurkezteko.

Oinarriak eta gainerako agiriak hemen daude eskura.