Zumaiako hondartzek lortu dute ISO 14001 ziurtagiria
Irailean egin zituzten auditoriak bi hondartzetan eta proba guztiak gaindituta, ziurtagiriak iritsi berri dira Udalera.
Zumaiako Udaleko Ingurumen sailak bideratuta, Zumaiako Santiago eta Itzurun hondartzek lortu dute ISO 14001 ziurtagiria. Irailean egin zituzten auditoriak bi hondartzetan eta proba guztiak gaindituta, ziurtagiriak iritsi berri dira Udalera.
Hondartzen eta bertako zerbitzuen jarraipena egiten du ISO 14001 ziurtagiriak, beti ere ingurumen ikuspegi batetik begiratuta. 2013a arteko balioa izango egiaztagiriak eta urtero egingo dira auditoriek bi hondartzetan.
Andoni Etxaniz Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, “hondartzen eta bertako zerbitzuen diagnostiko egoki bat egiteko aukera eskaini digu ziurtagiria eskuratzeko prozedurak”. Santiago hondartzan detektatu dira hobetu beharreko zenbait puntu, eta datorren urtera begira, eta ziurtagiria izaten jarraitzeko, puntu horiek zuzentzea izango da Udalaren lana.
Hondartza-hezitzailearen papera
Ingurumen zinegotziaren hitzetan, “bi hondartzei eman nahi genioen garrantzia ziurtagiria lortzerakoan, eta horretara bidean egiten ziguten gomendioetako bat zen hondartza-hezitzailea jartzea hondartzetan”. Horri lotuta, prozedura honetan guztian, hondartza-hezitzailearen lana funtsezkoa izan dela aipatu du.



