Zumaiako hondartzen ingurumen-politika ikusgai jarri da webgune honetan
Udala herriko hondartzetan ISO 14.001 ziurtagiria ezartzeko lanetan ari da.
Zumaiako Udala herriko bi hondartzetan ISO 14.001 ziurtagiria ezartzeko prozedura ari da aurrera eramaten. ISO 14.001 Ingurumena Kudeatzeko nazioartean finkatutako sistema bat da. Zumaian aurrera eramaten ari diren helburuen artean daude, hondartzetako zerbitzu guztiak ingurumenarekin errespetuan aritzea eta ahal den neurrian, inguruneari egin dakizkiokeen kalteak gutxitzea.
Zumaiako Santiago eta Itzurun hondartzen ingurumena kudeatzeko Udalak diseinatutako sistemaren inguruko informazioa ikusgai jarri da Udalaren webgune honetan. Kontsultatzeko klikatu hemen.



