Zumaiako III. Berdintasun Plana lantzeko saio irekia egingo da asteartean

2018/10/26

Aipatu saioa arratsaldeko 18:00etan egingo da Alondegiko Oxford aretoan.

Zumaiako Udala III. Berdintasun Plana lantzen ari da eta bide horretan ezinbestekotzat jo du herritarren iritzi eta ekarpenak ezagutu eta jasotzea, modu horretara, Plana ahal bezain anitz eta osatuena izan dadin.

Horretarako bigarren saio ireki bat egingo du datorren urriaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan Alondegiko Oxford aretoan eta zumaiar oro gonbidatzen du bileran parte hartu eta ekarpenak egitera.