Zumaiako III. Berdintasun Plana osatzeko saio ireki batera deitu ditu Udalak herritarrak

2018/06/01

Bilera hori datorren asteartean izango da, arratsaldeko 17:00etan Brankan.

Zumaiako Udala III. Berdintasun Plana lantzen ari da eta bide horretan ezinbestekotzat jo du herritarren iritzi eta ekarpenak ezagutu eta jasotzea, modu horretara, Plana ahal bezain anitz eta osatuena izan dadin.

Horretarako saio ireki bat egingo du datorren ekainaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan Brankan eta zumaiar oro gonbidatzen du bileran parte hartu eta ekarpenak egitera.