Zumaiako industri ondareari buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Komentuan

2010/05/21

ZIIZ proiektuko kide Pedro Etxabe eta Ismael Manterola izango dira hizlariak.

 

Zumaiako industria jarduera eta ondorea hizpide izango dira gaur (ostirala) iluntzean Komentuan ZIIZ, Zumaiako Industri-ondarearen Informazio Zentroaren eskutik. 19:00etan hasiko da ekitaldia.

Bi gai nagusi izango dituzte antolatzaileek hizpide. Batetik, historian zehar Zumaiako Industriaguneen bilakaera, eta bestetik, zementu fabrikak izango dituzte hizketagai, Zumaiako lehen industrializazioaren bultzatzaile gisa.

Pedro Etxabe eta Ismael Manterola EHU-ko irakaslea izango dira hizlariak. Biak dira ZIIZeko kideak eta Etxabe lan-taldeko koordinatzailea. ZIIZ proiektuaren baitan, eskainiko duten bigarren hitzaldia izango da gaurkoa. Aurrenekoa joan den urteko abenduan eskaini zuten Algorri Interpretazio Zentroan eta aretoa txiki geratu zen.