Zumaiako irakurle taldeak irailak 11ean egingo du udazkeneko lehen saioa

2018/09/06

Irailaren 11ean, Zumaiako irakurle taldeak ikasturte berria hasiko du eta lehen saioan landuko duten lana Irene Nemirosvskyren “Suite Frantsesa” eleberria izango da. Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak gidatzen du taldea eta 18:00etan izaten da hitzordua Alondegiko Moila gelan.

Zumaiako “Irakurri matte” irakurle taldea hilean behin elkartzen da hilabete horretan irakurri duten euskarazko liburua komentatzeko. Taldea biltzen den egunerako partaideek liburua irakurrita izaten dute eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren gidaritzapean irakurritakoari buruz hitz egiten dute. Bi hilez behin, gutxi gora behera, liburuaren egilea bera ere saioan izateko zortea dute eta berarekin komentatzeko aukera izaten dute taldeko partaideek. Talde irekia da eta nahi duen orok parte har dezake. Animatu, beraz, parte hartzera eta gozatu irakurketaz!

Hona hemen, irakurle taldearen udazkeneko egitaraua.

IRAILAK 11

Suite Frantsesa

(Irene Nemirovsky)

URRIAK 09

Zauri bolodia

(Oier Guillan) Idazlea bertan izango da

AZAROAK 13

Caliban eta sorgina

 (Silvia Federici)

ABENDUAK 11

Gelditu zaitezte gurekin

(Ana Malagon) Idazlea bertan izango da