Zumaiako jaietan janari postuak jartzeko zozketaren emaitza argitaratu du Udalak

2020/02/10

Postua lortu dutenek oinarrietan jasotzen diren dokumentuak entregatu beharko dituzte. Itxaron zerrenda ere osatu da.

Ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko hiru lizentzia emango dira; txurroak jartzeko bi lizentzia; eta gaztainak saltzeko beste bi lizentzia. Esleipena zozketa bidez egin da eta postua lortu dutenek oinarrietan jasotako dokumentuak entregatu beharko dituzte. Itxaron zerrendan daudenen datuak ere dokumentu berean daude.

2020ko Zumaiako jaietan salmenta saltokia jartzeko zozketaren emaitza

Informazio gehiagorako:

Janari salmenta arautzen duten oinarriak

Janari salmenta arautzen duten oinarriak (laburpena)