Zumaiako jatorri aniztasuna kontsultazeko modua

2015/06/02

Zumaiatik kanpo jaiotako zumaiarren datuak kontsultatzeko moduan jarri dira. Hala, aplikazio baten bidez datuak irizpide ezberdinen arabera kontsulta daitezke.

Elkarbizitzaren gakoetako bat Zumaia osatzen duten pertsona, jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza izaten da. Elkar ezagutza elkarbizitzaren oinarrian lehen urratsa da, eta azken urteotan hori lantzeko proiektu desberdinak abiatu ditu Udalak.

Datuak kontsulatzeko ataria sortzeak bi helburu nagusi dauzka: 

  • Herritarren esku, haien inguru hurbileko (herria) informazioa zehatza emango duen tresna digital erabilgarri eta ulerterraza jartzea
  • Datuen bidez elkar ezagutza sustatzea, migrazio eta jatorri aniztasunaren eremuan.
 
Bihar, Anitzen sarearen batzarra

Jatorri ezberdinetako zumaiarren sarea zabaltzen segitzeko, biharko, ekainaren 3rako batzar irekia antolatu da. Batzar horren helburua da 2015ean aniztasuna lantzeko dauden proposamanak aurkeztea eta sarea osatzen dutenen  ekarpenak eta ideiak jasotzea. Horretarako, bihar, 18:00etatik aurrera batzar irekia egingo da Alondegiko Moila gelan.