Merkatari eta ostalariei zuzendutako ikastaro berriak eskainiko dituzte abendua bitartean
Zumaiako Merkatari eta Ostalarien elkarteak etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua berretsi du.
Zumaiako mertakari eta ostalarien elkartea formakuntza programa berri bat abiatzear da. Etengabeko hobekuntzarako konprimosoaren baitan, hainbat ikastaroa eskainiko dituzte urria eta azaroan zehar eta elkarteko bazkideentzako doakoak izango dira. Bazkide ez diren establezimenduek ere parte hartu ahalko dute ikastaroko 100 euroko kuota ordainduta.
10 orduko jardunaldiak izango dira, bost egunetan egitekoak.
Ikastaro hauek eskainiko dituzte:
- Elikagaien manipulazioa: ostalaritzan lan egiten dutenei Osasen Sailk derrigortutako titulazioa.
- Kontabilitatea.
- Salmenta-fidelizazio teknikak.
- Datuen babeserako legea: bezeroen edota hornitzaileen datu pertsonalak gordetzen dituzten establezimenduetan legeak derrigortua.
Ondorengo helbideetara deituta edo idatzita eman daiteke izena ikastaroetan: zumaiaelkartea@gmail.com, edota 638 004 576.
Egitasmoa, turismoko sektoreari begira abian jarri berri den ‘Anfitrioiak: detaileren kultura formatzeko plana’ programaren baitan garatuko da.



