Zumaiako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartzeko aukera herriko saltoki guztientzat
Zumaiako Merkatari Elkartea hasia da dagoeneko Gabonetako kanpaina eta ekintza bereziak antolatzen eta bide horretan, jakinarazi du, aurten, elkartekide ez direnek ere datozen bi ekintzetan parte hartzeko aukera izango dutela, Black Friday eta Gabonen baitan antolatzen diren ekintzetan, alegia. Informazio gehiago jasotzeko idatzi zumaiaelkartea@gmail.com helbidera.



