Zumaiako merkatu txikian izandako kalteen inguruan
Hotzetik babesten zituzten toldorik gabe geratu dira baserritarrak eta horren aurrean, saltokiak nola hobetu aztertzen ari da Udala.
Asteburuan zenbait kalte jasan ditu Zumaiako Alde Zaharrean kokatuta dagoen merkatu txikiak. Baserritarren saltokietan zeuden bi toldo erreta azaldu dira eta beste zenbait puskatuta. Udalak bizikidetzan eta elkarrenganako errespetuan bizitzea beharrezkoa dela adierazi du. Ez da lehendabiziko aldia merkatu txikiak kalteak jasaten dituela eta jarrera hauek aldatzen ez badira, ezinbestean neurriak hartu beharrean aurkituko dela jakinarazi du.
Horrekin batera, baserritarren saltokiak nola hobetu aztertzen ari da Udala. Neguan hotz handia jasan behar izaten dute baserritarrek merkatu txikian eta orain, hotzetik babesten zituzten toldorik gabe geratu dira. Horren aurrean, saltokiak nola hobetu aztertzen ari da jada Udalak.



