Zumaiako Musika Bandaren emanaldi berezia, ostiralean

2010/11/16

Xixili astearen aitzakian antolatu dute ekitaldia.

 

Xixiliren aitzakian, Musika Patronatuak prestatu duen egitarauaren barruan, oso emanaldi berritzailea prestatu du ZUMBek Elena Irureta aktorearekin elkarlanean: LA NOCHE DE... ZUMB & ELENA IRURETA!Emanaldia datorren ostiralean, hilak 19, 22:00etan izango da Maria eta Jose ikastetxean.

Aspaldiko urteotan, zinema eta musika uztartukoizan ditu ZUMBek, eta ernaldi horretan ere gauza bera egingo du. Musikagile handien musika entzun ahal izango da ikuskizunean; hala nola, Ennio Morricone, Elmer Bernstein, John Williams, Bernard Herrmann edo Miklos Rozsa. Zinearen munduan garrantzitsuak izan dira guztiak ere. Kontzertuan, zine zuzendariak ere izango dira hizpide; esate baterako, Alfred Hitchcock, William Wyler edo George Lucas.

Baina emanaldiak izango du  beste berezitasun bat, dudarik gabe. Izan ere, Elena Irureta aktore zumaiarrak musikagile eta zinemagileak aurkeztuko ditu edota Ben-Hur, West Side Story, Psicosis... eta beste hainbat filmeren inguruko bitxikeriak kontatuko ditu. Baina eskenatokian azaldu gabe.