Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak udazkenerako antolatu dituen ikastaro trinkoetan izena emateko epea irailaren 17an zabalduko da

2018/09/12

Eskaintzaren baitan dantza garaikidea, antzerkia edota 0-4 urte bitarteko haurrentzat musika tailerra izango dira aukeran.

Irailaren 17tik 21era bitartean musika eta dantza eskolak urria eta azarorako antolatutako ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea zabalik izango da, Txori Txiki Musika Eskolan, 17:30etik 19:30era.

Hauek dira aukeran dauden ikastaroak:

Urritik aurrera...

  • Dantza garaikidea: Zumaiena ikastetxean, asteartetan, 19:30-21:00 bitartean
  • Plaza dantzak: Torreberrin, ostegunetan, 15:00-16:30 bitartean
  • Antzerkia: Musika Eskolan, ostegunetan, 17:15-18:45 eta 19:00-20:30 bitartean

Azarotik aurrera....

  • Musika tailerra (0-4 urte): astehelen eta ostegunetan, 17:00 edo 19:15 (45 minutuko klase bat astean)